Sagardotegira astean behin
Astean behin joaten ziren sagardotegira, astearte edo asteazkenetan. Zortziak aldera joaten ziren, eta hamarrak aldera arte egoten ziren bertan. Tortilla, bakailaoa eta txuleta jaten zuten ia beti, eta afalostean tokan aritzen ziren. Otordua ordainduz gero, nahi adina sagardo edan zitekeen, orain bezala. Handik tabernaren batera joan, kafea eta kopa hartu eta etxera erretiratzen ziren.