Martutene-Loiolako guardia<p>Mariasunen aita Martutene-Loiola eremuan guardia egitera derrigortu zuten. Egunez harrobian egiten zuen lan, eta gauez, guardia egitera joan behar izaten zuen. Behin, ondoezik zegoelako ez zen zaintza egitera joan, eta 25 pezetako isuna jarri zioten.</p>