Bandera eta bandereroaKofradian bandera jartzen zenean, arraina saldu ezinik zebiltzala esan nahi zuen. Bandereroak, berriz, eguraldiaren berri ematen zuen, eta horren arabera erabakitzen zuten itsasora joan ala ez. Jai egunetan ere, bandera jarrita egoten zen kofradian, Karmenetan, Gabonetan, eta Aste Santuan.