Sagarra txikitu eta dolarera <p>Dolarea orain egongela bihurtua dago. Behiak kendu, eta etxea goitik behera berritu zuten. Eskuz txikitzen zuten sagarra; 1932an jarri zuten motorra. Eraikin berria egin zuten, sagardoa egiteko. Sagarra goitik bota, makinan txikitu eta dolarera. Han prentsatu, eskuz estutu eta sagar ura behera joaten zen.</p>