Jakintza ikastolaren hastapenakPatxi Antiguara bizitzera etorri zenean, euskara galtzen hasia zegoen, kanpoko jende asko etorri baitzen lanera. 1964. urtean jarri zuten ikastola martxan, baina 1962. urtean jada bi ikasle hasi ziren Aintzane andereƱo zizurkildarrarekin. Elbira Zipitriak zabaldu zuen lehen ikastola Alde Zaharrean eta haren bitartez trebatu ziren beste hainbat ere. Handik sortu ziren gerora Santo Tomas Lizeoa edo Orixe ikastola.