Gaztetako erromeria eta dantzaldiak Gaztetan Pasaiara joaten ziren dantza egiten ikastera bertako neskekin. Handik Errenteriara edo Hernanira joaten ziren, azken hauetakoa beste maila bat zen-eta. Zahartxoagoak zirela, Igeldora eta Groseko sala batera joaten ziren. Ez ziren hain dotore janzten, baina bai igandeko arropekin. Mutilek eskatzen zien neskei dantza egiteko, beraiek erabakitzen baitzuten. Betiere "faborez" eskatuz, noski.

Gaztetako erromeria eta dantzaldiak
Patxi Sansinenea Azurmendi
- ahotsak.eus