Txikiteoko giroa eta Guardia Zibila <p>Tabernetako txikiteoan ardoa edaten zen. Arratsaldean karta-jokoan aritzen ziren eta gauean berriro ere txikiteoa. Kuadrilla batzuk pixka bat berotu eta gero kantuan aritzen ziren. Askori ez zitzaien gustatzen, erdaldunak ziren eta. Guardia Zibilen kuartela ere ondoan zuten, baina horrekin ez zuten inoiz arazorik izan. Melit&oacute;n Manzanas hiltzerakoan gogortu omen zen egoera. Guardia zibilak ezagunak ziren auzoan, baserritarrek ere beraienean ateratzen zuten eskopetarako baimena.</p>

Txikiteoko giroa eta Guardia Zibila
Patxi Sansinenea Azurmendi
- ahotsak.eus