Lanetik atera eta tabernara edo sagardotegira Sagardotegiz sagardotegi ibiltzeko ohitura zuten. Bakoitzak bere jatekoa etxetik eramaten zuen eta lanetik irten eta gero tabernara edo sagardotegira joaten ziren. Askori andreak eramaten zien jatekoa tabernara. Ez du gogoan emakumerik ikusi izana tabernetan.