Etxaide kale inguruko hotelak eta tabernak
<p>Etxaide kalea nolakoa zen. Bi hotel zeuden: La Paz eta Argentino. Bergara kalean Arana eta Idiakez kalean Olasagasti hotelak zeuden. Kanpotarrak ibiltzen ziren, udan batez ere. San Martzial kalean Hirunesketa esaten zioten taberna zegoen, eta Cardona janari denda. Sagardotegi asko zeuden; Bergara eta Arrasate kaleetan ere bazeuden.</p>