Antzerkiko aktore Bere ama antzerkian ibili zen eta baita Mirentxu bera ere. Hala ere, berak behin baino ez zuen ikusi bere ama taula gainean. Urtero egiten zuten antzerkia Santo Tomas egunean Printzipal aretoan eta San Sebastian egunez Victoria Eugenian; dena betetzen zen. Maria Dolores Agirre zen beraien zuzendaria; hura eta beste kide batzuk hiltzerakoan indarra galtzen hasi zen. Elkarrizketa garaian ere oraindik antzerki-taldea martxan zen.

Antzerkiko aktore
Mirentxu Agote Aramendi
- ahotsak.eus