"El León" garagardo fabrikan Garagarra tostatu, egosi eta bodegako tankeetara pasatzen zuten. Lupuloa ekartzen zuten, hura mikazteko. 50 lagun inguruko lantegia zen "El León", eta langile bakoitzak 60 duro irabazten zituen asteko, gutxi gorabehera. Larunbatetan ere lan egin behar izaten zuten egun osoz, eta igandeetan ere bai batzuetan. Udaran berriz, gauez ere bai. Garagardoa kamioietan edo trenez bidaltzen zuten Espainian barrena. 18 urterekin hasi eta 21ekin amaitu zituen bertako lanak.

"El León" garagardo fabrikan
Juan Joxe Azkue Iarza
, Seberiana Azkue Iarza - ahotsak.eus