Aita ikatza banatzen, ama San Martingo azokaraAita ikatz banatzailea zen, barkutan ekartzen zuten Amarako biltegi batera, eta handik kamioiekin banatzen zuten ikatza. Seberiana amarekin joaten zen autobusez San Martingo azokara, esnea, berdurak eta arrautzak eramaten zituzten xesteretan. Udaletxeko "guardavinoei" ordaindu egin behar izaten zitzaien, zerga moduko bat, azokan postua jartzea ere ez zen debaldeko kontua.