Migel Muñoaren eskuzabaltasuna Bere anaia ere Migel Muñoaren ikastolara joan zen. Muñoa oso ondo portatzen zen mutilekin. Esate baterako, arotza izan nahi zuenak erremintekin ateratzen zen haren ikastolatik. Migel Muñoa ezkongabea zen eta ordurako aberatsa izango zela uste du Margarik. Ostegun arratsaldetan, jai egin ordez, ikastolako andereñoarekin Migel Muñoak Amaran zuen etxe batera joaten ziren haurrak merienda egitera, dena Muñoaren kontura izaten zen.

Migel Muñoaren eskuzabaltasuna
Margari Aizpurua Lete
- ahotsak.eus