Tolare elektrikoa
Sagarra txikitzeko makina bat zuten. Ondoren tolarean sartzen ziren. 30-40 tona sagar erabiltzen zuten. Tolarea elektrikoa zen. Hiru-lau aldiz egiten zuten egunean. Ura kendu osteko sagar-hondarrak baserritarrei ematen zizkieten ganaduarentzat. Sagardoa depositoetara joaten zen. Argindarrik ez zegoenean, eskuz egin behar izaten zuten.