Gestapokoak, itsusiak eta bortitzak Itsusiak eta beldurgarriak ziren SSak, Gestapokoak. Begirale eta kontrol lana zen haiena. Eta salatzaileei ordaintzea eta horrelako lan zikinak egitea ere bai, agian. Ikustekoa zen jendea arrastaka nola eramaten zuten. Mundu guztia isilik, batez ere herriko jende inportantea deportatuta eraman eta gero. Deportatuen izenak esaten ditu. Ez daki zergatik eraman zituzten. Batzuk etorri ziren eta beste batzuk ez. Gero jakin zuten zer egiten zuten juduekin.