Alemanen denboran gose handia Isil-isilik egon behar zen alemanen denboran. Ez zen argirik piztu behar iluntzetan. Xantako auzoko etxerik onenak okupatu zituzten. Baratzekarien bila ere etortzen ziren. Gose handia zegoen. Artoa hartzen zuten etxean eta taloak egin eta jaten zituzten. Hegoaldera ere pasatzen ziren bizikletaz janari bila, preso zeuden anaiei igortzeko.