Dantzak eta "Euskal ezkontza" izeneko estanpa <p>Fonografoa martxan ipini eta etxean edo ostatuan ikasi ohi zuten dantzan. Badira beren aitatxi edo aitarekin eman dituztenak dantzako lehen urratsak. Bera eta ahizpa herrian ibili ziren dantzan ikasten Begira taldearekin. "Mariage basque" (euskal ezkontza) izeneko estanpa zela eta, aitak eraman zuen idi-orga. Anai-arreba guztiak eta aita, denak ziren festan. Prestaketan ere denek laguntzen zuten. Orain, berriz, zenbat ordaintzen duten galdetzen dute gazteek lehendabizi. Euren plazerik handiena hori zen, festa antolatzea eta egitea.</p>

Dantzak eta "Euskal ezkontza" izeneko estanpa
Hélène Legarto Jauregiberri
- ahotsak.eus