Aitari entzunez ikasi zuen kantuan Sakrifizioa behar da ostatua ongi eramateko. Horrela ikasi zuten eta horrela segitu. Gozatu ere egiten zuten: bezeroak kantuan aritzen zirelarik, beraiek ere bai. Kanta zaharrak kantatzen zituzten, oraingo gazteek ez dakizkitenak. Aita oso kantuzalea zen, eta hari entzunez ikasi zuen.