Euskal giroa ostatuan Edan bai, baina mozkortu-mozkortu ez hainbeste. Jendea bizikletan ibiltzen zen gehiena. Oso giro euskalduna zegoen tabernan, berek beti euskaraz egin izan dute. Gaur egun ez dago lehengo elkartasun girorik. Ostatua 1988. urtean saldu zuten, eta esan izan diete berekin eraman zutela goxotasun guztia, harrezkero ez dela gauza bera.