6 kontserba-lantegi auzoan <p>Esnea etxez etxe banatzen zuten. Langileak ziren bezeroak. Lantegi asko zen Donibanen, kontserbarenak, esaterako. Irundik emakume anitz etortzen zen trenean lanera. Fabrikak non zeuden eta zenbat langile zuten kontatzen du. Sei fabrika ziren auzoan. Sardina, antxoa, atuna... ekartzen zen Donibaneko portutik. Berak eta senarrak ostatua ipini zuten ezkondu zirenean.</p>