Euskarazko klaseak eskolan<p>12 urte arte ibili zen eskolan. Berak jarraitu nahi zuen eta "eskola-emaile", irakasle bilakatu, baina etxean ez zioten utzi. Euskaraz egiteagatik ez zuten arazorik, alderantziz, euskarazko klaseak ere izaten zituzten. Irakaslea Milafrangakoa zen. Bortitza baina maistra ona. 12 urterako Donibaneko merkatura joaten zen bera baino zaldi handiagoarekin.</p>