Hazitako arto lehen eremuak Domintxinen (1970 hamarkadan) 1970 hamarkadan, Donapaleuko kooperatibako Batmalle ingeniadoreak zuen hazitako artoaren egiteko ideia ukan, Jean Errecart deputatu zenaren garaian. Domintxinera hurbildu, lur landak ikusi, laborariak elgarretaratu eta motibatu... horrela abiatu zen hazitako artoaren abentura Amikuzen. Dominique-k dion bezala, biziki urte onak izan dira – dirua egin da artoarekin. Honi esker, etxalde frango salbatu da. Udan, laborariek gazteak hartzen zituzten arto kukulak egiteko. Hauek, hamabost egunez, sakelako diru pixka bat egiteko manera zuten.

Hazitako arto lehen eremuak Domintxinen (1970 hamarkadan)
Dominique Etxegarai
- ahotsak.eus