Osaba-izebak Ameriketara <p>Aitaren hiru anai-arreba Ameriketara joan ziren. Euskaldun batekin ezkondu zen neska. Bi anaiak San Francisco aldean kokatu eta elkarrekin egin zuten lan. Euskaldun giroan bizi ziren, gazteak ez zuen ingelesik ikasten, eta egun batez bidali egin zuen anai zaharrenak. Bilatu zuen beste lan bat, okin, eta ingelesa ikasi. Onuragarri gertatu zitzaion anaiaren erabakia.</p>