Arantzazuko uztargilea; hedeak; sapakArantzazuko "Buzterri" uztargilea etxera joaten zen uztarria egitera. Egurra norberak ipini behar. Pagoa izaten zen egurrik onena. Putzuan sartuta edukitzen zuten egurra. Neurriak uztargileak hartzen zituen. Sapak, hedeak. Hedeak Lemoan erosten zituzten. Sapei zapatariak ipintzen zizkien borlak.