Idiak Gasteizen edo Basurton erosi eta etxera oinezIdiak non erosten zituzten. Bi anaiak Gasteizera joan ziren behin autobusean, bakoitzak bost mila pezeta hartuta. Idi-parea 8000 pezetan eduki zuten aginduta. Gero Basurtora joan ziren eta han 7200 pezetan erosi zuen sekulako idi-parea. Ferian erosi eta gero etxera oinez ekartzen zituzten.