Dimako hamabi idi-pare Otxandioko fronteraOtxandion denbora luzez egon zen frontea. Hamahiru idi-pare zeuden orduan Diman eta hamabi Otxandioko frontera eraman zituzten. Beraien idi-parea libratu egin zen eta aita pozik. Baina gero milizianoak etorri zitzaizkion, idi-parea prestatzeko esaten.