Gerran lanean<p>Gerra sasoian, berak 14 urte zituen eta lubaki (trintxera) batera lan egitera joan behar izan zuen. Hara, menditik zihoala, bonba bi bota zituzten eta denek korrika egin zuten ihes. Anaia bat eta bera Bilbora joan ziren izeko batenera, eta han gelditu ziren nazionalak sartu arte.</p>