Zinema eta mutil-lagunaMutil-laguna Bilbokoa zen eta domekatan goizez zinemara joaten zen berarekin, lehenago mezara joan eta etxean garbiketak eginda. Bazkaldu ostean ere laster joaten zen kalera gero hamarretarako etxean egon behar zuelako. Batzuetan, Artxandara joaten zen oinez eta han mutil-lagunarekin txorizoa eta txakolina hartzen zuen. Aurrerago Enrikerekin, mutil-lagunarekin, Pagasarrira joaten zen eguna pasatzera, han Enrikeren aitak borda bat baitzeukan.