Katekesia euskaraz ematen hasi ziren; Kili-kili <p>Berak eta senarrak, don Tomasekin (herriko abadea) berba egin zuten jaunartzea euskaraz egin ahal izateko, ordura arte erdaraz egiten baitzen. Hasi zirenean, hamar ume inguru egon ziren. Ordu erdi eskola (euskarazko eskola) ematen zuten eta ordu erdi katekesia. Ez zegoen materialik euskaraz eta 'Kili-kili'rekin hasi ziren San Antoneko abadearen laguntzarekin. Abadea kartzelan sartu zuten eta Kili-kili gabe gelditu ziren. Bere senarra eta bera hasi ziren klaseak ematen. Gizonak euskara-eskola eramaten zuen eta berak katekesia.</p>

Katekesia euskaraz ematen hasi ziren; Kili-kili
Mirentxu Elorriaga Sangroniz
- ahotsak.eus