Aitaren lana eta baserriaAitak marmolerian egiten zuen behar. Lan gogorra zen hura, batez ere, neguan.
Marmolerian lan egiteari utzi zion eta Alfen lantegian hasi zen guarda gisa. Beti izan dituzte lurrak eta aitak lantegiko beharraz gain, baserrikoa ere egiten zuen. Oiloak, astoa, behiak... eduki zituzten. Ez zuten jenerorik saltzen, etxerako ziren. Aita hil arte eta baita ostean ere, behiak izan zituzten; hala ere, ez dute baserritar bizimodurik eduki. Berak ez du baserrian behar egin, gaztetan josten aritu zen.