Etxean sagardo ugari egiten zuten Etxean sagardo asko egiten zuten, Arriola auzoan sagar asko baitzen. 800 litroko ontzi asko egiten omen zituzten. Dolarea ere ona zuten etxean, tina handikoa. Sagar klase askorekin egiten zuten sagardoa. Urrian egiten zen sagardoa eta Gabonak inguruan botilaratu.