Gamueko gazteluaren historia IGaztelua XI. mendean egina izan zen zurez. XIV. mendean eraberritu zuten harriz. XVI. mendean oraindik eta gehiago handitu zuten. Nafarroko erresumaren muga defendatzeko eraikiak dira gaztelu hau eta ondoko beste batzuk ere. Frantziako iraultzaz geroztik ez da inor bizi izan bertan. Goiko solairuan etxetiarrek emandako ondasunak gordetzen ziren. Lehen belaunaldia Camou zen, eta ondoren Gartion bilakatu ziren, segida arazoak zirela eta, iraultzara arte. Gero D'Abbadie Ithorots familiak erosi zuen.