Da Vinci-ren planoetatik abiatuz, maketak egin!
Auzapezak gazteluaren goiko solairuan ere zerbait egin nahi izan zuen, eta Leonardo Da Vinci-ren planoetatik abiatuz egindako maketak jartzea otu zitzaien. Pariseko Cité des sciences-era joan zen Louis eta han halako maketa batzuk ikusi. Biziki interesatu eta planoak hartuta maketak egiten hasi zen poliki-poliki. Azkenerako, 33 egin zituen, denak eskuz. Garai hartako mekanika nolakoa zen erakutsi nahi zion gaur egungo gizarteari. .