Gurasoengandik bereizita umetatik Aitaz oroitzapen gutxi ditu: izan ere, 7 urte zituenerako muga itxi zuten eta ezin izan zuten gehiago elkar ikusi. Ama beti Donostian bizi izan zen; ezin zuen, ordea, asko hitz egin Francoren aldekoek informazio gehiegi izango zutelakoan. 1947an muga ireki zenean, berriro ikusi zuen ama. Denborarekin, bere jatorriaz gehiago jakin nahi izan zuen Joaquinek eta guztia ulertu zuen orduan.