Aita terrorista kriminal izatetik heroi izatera Hendaian sortu zen: aita donostiarra zuen eta ama Getariakoa (Gipuzkoa). Hendaiako familia batean hazi zen, gurasoak Hegoaldean zeuden bitartean. Espainiako gerra zibila iritsi zenean, muga itxi zuten, eta ordutik ezin izan zituen gurasoak ikusi. 1939an aita ihesi etorri zen Bordelera eta han egon zen arreba baten etxean 1942 arte; han zegoela, erresistentzian sartu zen, baina harrapatu egin zuten salatu egin baitzuten; presondegira eraman zuten eta han jasotako torturengatik hil egin zen. Gerora jakin izan du Joakinek aita non dagoen lurperatuta eta zer gertatu zitzaion: terrorista eta kriminala izatetik, heroi izatera pasa zen.

Aita terrorista kriminal izatetik heroi izatera
Joaquin Arizaga
- ahotsak.eus