Bonbardaketei ihesi, lehenik Algortara, gero IparralderaBonbardaketei ihesi, Algortan etxe bat hartu zuten, Villa Numancia. Baina laster ebakuatu zituzten emakumeak eta umeak. Bera "Goizeko Izarra" izeneko itsasontzi batean eraman zuten Baionara. Itsasadarretik irteteko komeriak. Gerraontzi frankistak zelatan zeuden eta ingelesek bidalitako gerraontzi bati esker egin ahal izan zuten bidea. 1937ko martxoa zen.