DIBA: "Durango Aldeko Baserritarren Elkartea"Aurrerakoia zen Bittor. Oletako Apieta baserrian orduak ematen zituzten berriketan. Aitzindaria, beti ideia berriekin. Baserritarren kooperatiba bat sortzeko ideia eman zuen. Izena DIBA: "Durango Aldeko Baserritarren Elkartea". Ez zen sasoi ona baserrirako eta korrontearen kontra zebiltzan. Estatutuak egin behar ziren, diru apur bat ipini, eta ezen gauzatu... 1987ra arte. Ereindako haziak denbora asko behar izan zuen ernetzeko.