Markesari esker salbatu zen aita heriotza-zigorretik<p>Gerra sasoian errefuxiatu asko etorri zen Gipuzkoa aldetik. Gobernuak zerbitzu bat jarri zuen haiei jaten emateko. Udalak "Abastos"eko arduradun moduan ipini zuen Imanolen aita. Bilbon zegoen batean atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Amaren osaba abadea oso maitea zuten Berrizko markesaren etxean eta amona ere oso etxekoa zen. Hari esker salbatu zen aita.</p>