Berrizko Abadetxean jaioaBerrizko elizaren ondoan jaio zen, Abadetxean. Amaren osaba bat abadea zen eta ama hura zaintzera etorri zen Axpetik. Hilerri aldetik bigarren etxea zen beraiena. Oraindik ere Jesusen bihotzaren irudia omen dago atean, bere haurtzaroan bezalaxe. Aita Garaikoetxekoa zen.