Ezkongabetan haurdun geratzen ziren emakumeen zoritxarraGurasoek ez zieten azalpenik ematen bikote-harremanen inguruan. Denak ere ezjakinak izaten ziren; lagun artean hitz eginda jakiten zituzten sexu kontuak. Emakume ezkongabe bat haurdun geratzen bazen, lotsaizuna izaten zen berarentzat eta familiarentzat. Gaur egun balitz, berak bakar-bakarrik izango lukeela umea dio.