Haurdun egonda ere, errotan laneanHaurdun gelditu zenean, berdin-berdin lan egiten zuen errotan eta pisu handia erabiltzen jarraitzen zuen. 40-50 kiloko pisuak ere egoten ziren. Baserritarrek laguntzen zioten. Neguan egoten zen lan gehien. Euren etxea hotza eta umela zen. Ermua eta Eibar umelak direla dio.