Francoren tropen etorrera <p>Gerra hasi zenean, umea zen artean, baina ondo gogoan omen du. Aitak ihes egin zuen. Francoren soldaduak mendi gainean egon ziren. Nafarrak ziren, euskaldunak. Mairuak etorriko zirela eta neska gazteei beldurra sartzen zieten. Egun baten behera etorri eta jatekoa eta edatekoa eman zieten, baina Julianaren ama ez zen fidatzen. Julianaren anaia gazteagoa soldaduengana joanda egon zen trintxeretan eta beraiek ez zekiten umea non zegoen.</p>

Francoren tropen etorrera
Juliana Mendizabal Guenetxea
- ahotsak.eus