Jabier Urkijo Juaristi

Berriz (Bizkaia) (1932)

Biografia

Berrizen jaio zen, bost neba-arrebatan gazteena. Aita Arakaldokoa zuen eta ama Elgoibarko San Migelgoa. Aita Bizkaiko miñoietako kabo forala zen, Elgoibar eta Markinatik pasa ostean Berrizera destinatua. Nazionalak Berrrizen sartzear zeudela amak eta neba-arrebek luze joko zuen ebakuazio bidaia bati ekin zioten. Karrantzara lehenengo. Handik itsasontziz Frantziara eta, ondoren Bartzelonara. Jabierrek ez dauka ahazteko Bartzelonan pasatako gosea eta bizi baldintza eskasak. Jabierren aita atxilotu egin zuten tropak Berrizera sartu zirenean eta 1937an fusilatu egin zuten Derion. Gerrako kontu horiek guztiak jasotzeko, elkarrizketa bana egin zioten Berriz 1936 Gogoratzen elkartekoek eta Ahaztuen Oroimena taldekoek.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRZ-037 2007 Berriz 1936 gogoratzen
BRZ-042 2015 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia