Abarka egiteko prozesua pausuz pausu Behia hilez gero, ermandadean aprobetxatzen zuten larrua sikatu ostean. Ez zen landu beharrik, lisu-lisu egoten zen-eta. Sikatu ostean, neurrira ebakitzen eta josten egiten zen. Puntxeta, abarka untzea (iltzea) zen, harekin amarratzen ziren zuloak uhalagaz. Abarketak normalean erosi egiten zituzten. Beranduago gomazko abarkak erabiltzen hasi ziren, larruzkoak baztertuz.

Abarka egiteko prozesua pausuz pausu
Emilio Ibinagagoitia Zabala
, Jazinta Sasiain Aiestaran - ahotsak.eus