Gernikako bonbardaketatik ihesiAita gernikarra zuen eta sasoi batean Gernikan bizi izan ziren nahiz eta Bermeon jaio. Bonbardaketan ere bertan egon zen eta hurrengo egunean Bermeora bueltatu ziren oinez. Bonbardaketa egunean bizitakoak dakartza gogora: erasoak, ereinotz artean ezkutatu zirenekoa, etxea erre zienekoa... Soinean zutenarekin joan ziren Bermeora.