Emaztearen senideak frontearen beste aldean<p>Bere emazteak familia du Logroñon. Behin, Gerra Zibilari buruz berbetan, bertako senide batzuk Otxandioko frontean ere egon zirela jakin zuen; haiek, ordea, faxisten aldean egon ziren. Otxandioko frontean gauean izaten ziren eraso handienak. Txahal bat balkoia batean eskegita ikusi zuen eta bere emaztearen senideek, beste aldetik zebiltzanak, ere ikusi zuten.</p>