Alkate mugimenduaren hasiera; AP-1 autobidea Alkate mugimenduaren hasiera. Udalean sartuta egon ez arren, bazegoen talde bat politikaz jarduteko elkartzen zena. Euren taldea osatzeko eta indartzeko, zenbait arrazoi egon ziren. Horietako bat Maltzaga-ArmiƱon AP-1 autobidea. Espainiako lehenengo autobidea izango zena eraikitzeko proiektua bidali zuten Europatik, irizpide ekologikoak ere kontuan hartuta. Bi talde aurkeztu ziren. Bata bertakoa, Jose Maria Agirre Gonzalo, ekonomia munduan prestigio handikoa zenak zuzendua eta probintzietako banku eta kutxek babestua. Eta bestea Madrilgoa, Calvo-Soteloren koinatua zen Rafael del Pinok zuzendua. Hauek irabazi zuten lehiaketa, baina berehala aldaketak egin zituzten proiektuak. Madrilera joanda, Jose Luisek eta taldekideek hainbat eztabaida izan zituzten orduko herri-lan ministroa eta zuzendaria ziren Calvo-Sotelorekin eta Aldamarekin eta, azkenean, ez ziren ausartu obrak aurrera eramaten.

Alkate mugimenduaren hasiera; AP-1 autobidea
Jose Luis Elkoro Unamuno
- ahotsak.eus