Frontoiak egin zituzten auzoetan; Angiozarko frontoia Bera alkate zela, frontoiak egin zituzten Bergarako auzoetan. Angiozarko frontoiarekin egon zen arazoa. Frontoiaren azpitik ur korronteak pasatzen zirela eta teknikoek han ez zegoela ezer egiterik esan zieten. Eskolan bizi ziren maisuak ere Zabalotegira eraman zituzten bizitzera, han ez zegoelako bizitzerik. Frontoia bota eta berria egitea proposatu zuten beraiek, baina EAJk kontra egin zien eta, diru pila bat gastatuta, frontoia berritu zuten. Handik urte batzuetara, arazo berarekin jarraitzen zutenez, bota eta berria egin behar izan zuten.

Frontoiak egin zituzten auzoetan; Angiozarko frontoia
Jose Luis Elkoro Unamuno
- ahotsak.eus