Kimika ikasi eta Bergarako ikastolan irakasle Zientzia gustatzen zitzaion eta Kimika aukeratu zuen, gero fabrikan lan egiteko aukerak ikusten zituelako. Baina irakaskuntzarako bidea hartu zuen, Bergarako ikastolan lehenengo eta geroago unibertsitatean. Aitak lan egiten zuen Lasagabaster oihal-lantegiko nagusiak han lan egitea eskaini zion, baina ezetza eman zion. Aitari ez zion graziarik egin, baina ez zion zuzenean ezer esan. Ikastoletan lizentziatu gutxi zegoen orduan.

Kimika ikasi eta Bergarako ikastolan irakasle
Joxe Mari Elortza Gabilondo
- ahotsak.eus