Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua Aitona Agustin Linazisoro gerrako komiteko kide izan zen; ordurako Batzokiko lehendakaria ere bazen. Sei seme-alaba zituen tropak Bergarara iritsi zirenean, eta Bilbora alde egin zuen. Baina handik etxera etorri eta ezkutuan bizi izan zen bolada batez. Bizitza normala egiten hasi zenean, atxilotu, epaitu eta libre geratzea lortu zuen. Murua y Balzola kondeak salatu zuen. Lantegia suntsituta, iltzeak egiteari ekin zioten.

Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua
Agustin Amasorrain Linazisoro
- ahotsak.eus